Itxi

Txirrindularitza

Mallorcako Challengea

Alejandro Valverdek erakustaldia emanda irabazi du hirugarren etapa

Erredakzioa

Movistarreko txirrindulariak erakustaldia eman du Serra de Tramuntana Sarian, eta garaipena lortu du. Sergio Henao izan da bigarren eta Robert Gesink hirugarren.

  • Alejandro Valverde

    Alejandro Valverdek irabazi du Mallorcako Challengeko Serra de Tramuntana Saria. Argazkia: EFE

Alejandro Valverdek irabazi du Serra de Tramuntana Saria, Mallorcako Challengeko hirugarren proba. Deia eta Lluc arteko mendiko etapa honetan, 152,9 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute txirrindulariek.

Azken maldan nagusitu da txirrindulari murtziarra, eta Sergio Henao (Sky), Robert Gesink (Blanco) eta Rui Costa (Movistar) gainditu ditu. Soller mendateko igoeran hautsi da lasterketa, eta bederatzi txirrindulari geratu dira lasterketa buruan: Valverde eta Costa (Movistar Team), Gesink (Blanco), Henao (Sky), Vandewalle (Omega Pharma-Quick Step), Izagirre (Euskaltel-Euskadi), Tankink (Blanco), Sulzberger (Orica-GreenEDGE) eta Kolobnev (Katusha).

Ondoren, helmugatik 14 kilometrora zegoen Puig Major mendatean Valverdek, Costak, Henaok eta Gesinkek atzean utzi dituzte aurkariak, eta azken metroetan erabaki da etapa. Azkenean, Valverde nagusitu da.

Sailkapena:

.1. Alejandro Valverde (ESP)(Movistar Team) 4:04:17 .

2. Sergio Henao (COL)(Sky) d.b.

.3. Robert Gesink (HOL)(Blanco) d.b

.4. Rui Costa (POR) (Movistar Team) d.b

.5. Ben Swift (GBR) (Sky) + 51

.6. Przemyslaw Niemiec (POL) (Lampre-Merida) d.b

.7. Bart De Clercq (FRA) (Lotto-Belisol) d.b

.8. Tony Martin (ALE) (Omega Pharma-Quick Step) d.b

.9. Pieter Weening (HOL) (Orica-GreenEDGE) d.b

10. Ian Bibby (GBR) (Madison) d.b