Itxi

Txirrindularitza

Ostegunean korrituko du

Katushak zigorra kendu dio Viciosori

Erredakzioa

Talde errusiarrak GP Citta di Camaiore lasterketan parte hartuko duten zortzi txirrindularien izenak jakinarazi ditu, eta bertan azaltzen da txirrindulari espainiarra.

  • Angel Vicioso

    Angel Vicioso. Argazkia: EFE

Angel Viciosok Katusha takdearekin korrituko datorren ostegunean, otsailaren 28an. Iragan astean Viatcheslav Ekimov talde errusiarreko managerrak adierazi zuenez, taldeak Angel Vicioso kanporatzea erabaki zuen, Puerto Operazioko "epaiketan deklaratu behar zuela ezkutatzeagatik".

Katushak otsailaren 28an hasiko den GP Citta di Camaiore lasterketan parte hartuko du, eta taldea osatuko duten zortzi txirrindularien artean aurkitzen da Angel Vicioso. Espainiarrarekin taldea osatuko duten txirrindulariak, hauek dira: Maxim Belkov, Pavel Brutt, Giampaolo Caruso, Sergey Chernetckii, Dmitry Kozonchuk, Denis Menchov eta Iurii Trofimov.

Viciosok otsailaren 22an deklaratu zuen Puerto Operazioaren auziko epaiketan, eta Eufemiano Fuentes medikuarekin "noizean behin" harremana izan zuela onartu zuen Viciosok.