Itxi

Txirrindularitza

Italiako klasikoak

Moreno Moserrek irabazi du Cannondalek agindutako Strade Bianche proba

Erredakzioa

Sienako azken aldapan jo du erasoa Cannondaleko txirrindulariak, eta Italiako klasikoan nagusitu da. Sagan taldekidea bigarren helmugaratu da, eta Nocentini hirugarrena izan da.

  • Moreno Moser. Argazkia: EiTB

    Moreno Moser. Argazkia: EiTB

Moreno Moserrek (Cannondale) irabazi du Strade Bianche. Bigarrena Peter Sagan taldekidea izan da. Cannondaleren egun bikaina osatu dute Italiako eta Eslovakiako txirrindulariek. Rinaldo Nocentini (Ag2r La Mondiale) izan da hirugarrena.

17. kilometroan jo du erasoa Moserrek, eguneko ihesaldiarekin bat egiteko. Aleksejs Saramotins (IAM Cycling), Michael Schär (BMC) eta Maxim Belkov (Katiuxa) txirrindulariekin egin du topo. Guido Ermetirekin batera (Androni Giocattoli), hamar minutura izan dute talde nagusia lasterketaren une batean. Bidean, Juan Antonio Flecha ere harrapatu du Moserrek. Sterrato sektore batean ihes egidakoa zen Kataluniako txirrindularia.

Faboritoen taldean, Fabian Cancellara (RadioShack) eta Peter Sagan (Cannondale) tarteko, bata bestea gertutik zaintzen ibili dira, eta ez dute Italiako txirrindularia harrapatu. Moserren nagusitasunak azken aldapa gogorrean eta Saganen eraso erabakigarriak sari bikoitza eman diote Cannondale taldeari.

1. Moreno Moser (Cannondale)
2. Peter Sagan (Cannondale) 5era
3. Rinaldo Nocentini (Ag2r La Mondiale) 7ra
4. Fabian Cancellara (Radioshack Trek) 7ra
5. Alekseis Saramotins (IAM Cycling) 7ra
6. Greg Van Avermaet (BMC) 7ra
7. Alekandr Kolobnev (Katusha) 7ra
8. Francesco Reda (Androni) 7ra
9. Giampaolo Caruso (Katusha) 10era
10. Maxim Belkov (Katusha) 13ra