Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza

Bouhannik irabazi du lehen etapa eta lidergoa eskuratu du

Erredakzioa

Ag2r taldeko txirrindulari frantziarrak Alessandro Petacchi (Lampre) eta Elia Viviani (Cannondale) gainditu ditu esprintean. Sicard (Euskaltel) eguneko ihesaldian sartuta ibili da.

  • Nacer Bouhanni

    Nacer Bouhanni, Paris-Nizako lehen etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Nacer Bouhanni (Ag2r) Frantziako txapeldunak esprintean irabazi du Paris-Nizako lehen etapa, eta ondorioz, lidergoa eskuratu du. Damien Gaudinek (Europcar) irabazi zuen aitzin etapa, baina gaur liderraren elastikoa galdu du.

Esprintean erabaki da garaipena. Bouhanni izan da onena azken metroetan, eta Alessandro Petacchi (Lampre) eta Elia Viviani (Cannondale) gainditu ditu.

Jardunaldiko ihesaldia Romain Sicard (Euskaltel), Talabardon (Sojaur) eta Lindeman (Vacansoleil) txirrindulariek osatu dute. Sicard helmugarako 30 kilometro falta zirenean harrapatu zuen tropelak, eta beste bi iheslariak helmugarako 23 kilometro falta zirenean harrapatu zituzten. Etapa honetan eroriko latza jasan du Rui Costa Movistarreko txirrindulariak. Fontaienbleau ospitalera eraman dute eskafoidea apurtuta baitu.

Etapako sailkapena:

.1. Nacer Bouhanni (FRA) Francaise 4h.47.23

.2. Alessandro Petacchi (ITA) Lampre d.b.

.3. Elia Viviani (ITA) Cannondale d.b.

.4. Jens Debusschere (BEL) Lotto d.b.

.5. Heinrich Haussler (AUS) IAM Cycling d.b.

.6. Mark Renshaw (AUS) Blanco d.b.

.7. Jose Joaquín Rojas (ESP) Movistar d.b.

.8. Leigh Howard (AUS) Orica d.b.

.9. Borut Bozic (SLO) Astana d.b.

10. Romain Feillu (FRA) Vacansoleil d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Nacer Bouhanni (FRA) Francaise 4h:51:01

.2. Damien Gaudin (FRA) Europcar d.b.

.3. Sylvain Chavanel (FRA) Omega Pharma + 01

.4. Lieuwe Westra (HOL) Vacansoleil d.b.

.5. Elia Viviani (ITA) Cannondale d.b.

.6. Alessandro Petacchi (ITA) Lampre + 02

.7. Wilco Kelderman (HOL) Blanco d.b.

.8. Geoffrey Soupe (FRA) Francaise d.b.

.9. Peter Velits (SVK) Omega Pharma + 03

10. Tony Gallopin (FRA) RadioShack d.b.