Itxi

Txirrindularitza

2.etapa

Mathew Gossek irabazi du bigarren etapa esprintean

Erredakzioa

Orica taldeko txirrindularia nagusitu da azken metroetan. Belletti izan da bigarren, eta Cioleck hirugarren. Cavendishek lidergoan jarriatzen du. Euskalteleko Garikoitz Bravo ihesaldian egon da.

1:37
Mathew Goss

Mathew Goss (Orica GreenEdge) australiarrak irabazi du Tirreno Adriatikoa lasterketako bigarren etapa. 30 txirrindularik osatu duten taldea iritsi da helmugara ihes eginda, eta Goss izan da onena. San Vincenzo eta Indicatore arteko etapak 230 kilometro izan ditu. Mark Cavendishek (Omega Pharma-Quick Step) lidergoan jarraitzen du.

Euripean korritu da etapa, eta Goss ondo egokitu da errepide bustira, eta horregatik irabazi du etapa. Manuel Belletti (Ag2r) eta Gerald Ciolek (MTN Qhubeka) gainditu dite azken metroetan.

Sailkapen nagusian Mark Cavendish da liderra, eta bi segundo ateratzen dizkio Michal Kwiatkowski (Omega Pharma) poloniarrari, eta hiru segundoko abantaila du hirugarren sailkatua den Niki Terpstrari (Omega Pharma-Quick Step). Beñat Intxausti (Movistar) zortzigarren da sailkapen nagusian, eta Juanjo Cobo (Movistar) espainiarra bederatzigarren postuan dago.

Marco Benedetti (NetApp), Kevin Hulsmans (Vini Fantini) eta Garikoitz Bravo (Euskaltel) izan dira eguneko ihesaldian, baina tropelak helmugatik 30 kilometrora harrapatu ditu.

 

Bigarren etapako sailkapena:

1. Matthew Goss (AUS/Orica)                     5:48:41

2. Manuel Belletti (ITA/AG2R)                       d.b.

3. Gerald Ciolek (ALE/Team MTN)                     d.b.

4. Roberto Ferrari (ITA/Lampre)                     d.b.

5. Mark Cavendish (GBR/Omega Pharma - Quick-Step)   d.b.

6. Arnaud Demare (FRA/FDJ)                          d.b.

7. Andre Greipel (ALE/Lotto)                        d.b.

8. Kristian Sbaragli (ITA/Team MTN)                 d.b.

9. Peter Sagan (SVK/Cannondale)                     d.b.

10.Davide Appollonio (ITA/AG2R)                     d.b.

 

Sailkapen nagusia:

 

1. Mark Cavendish (GBR/Omega Pharma - Quick Step)      6:08:02

2. Michal Kwiatkowski (POL/Omega Pharma - Quick Step)      + 2.

3. Niki Terpstra (HOL/Omega Pharma - Quick Step)             + 3.

4. Tony Martin (ALE/Omega Pharma - Quick Step)             d.b.

5. Zdenek Stybar (RCH/Omega Pharma - Quick Step)           d.b.

6. Giovanni Visconti (ITA/Movistar)                         + 14.

7. Alex Dowsett (GBR/Movistar)                             d.b.

8.  Beñat Intxausti (EUS/Movistar)                          d.b.

9. Juan Jose Cobo (ESP/Movistar)                           d.b.

10.Andrey Amador (CRI/Movistar)                            d.b.