Itxi

Txirrindularitza

Astelehenean

'Purito' Rodriguez eta Wiggins, Kataluniako Itzuliko faboritoen artean

Erredakzioa

Ibilbidean ez da erlojuz kontrakorik baina bai hainbat mendate. Esprinterrek, beraz, ez dute aukera askorik izango. Igor Anton eta Mikel Nieve dira Euskaltelen taldeako gizonik indartsuenak.

  • 'Purito' Rodriguez da Kataluniako Itzuliko faboritoetako bat. EiTB.

    'Purito' Rodriguez da Kataluniako Itzuliko faboritoetako bat. EiTB.

Albisteak (1)

Kataluniako Itzuliko 93. edizioa astelehenean hasiko da, ibilbide eta partehartzaile zerrenda erakargarriekin. Izan ere, egun sasoian dauden zenbait txirrindulari lehiatuko dira Kataluniako errepideetan: Joaquim 'Purito' Rodriguez (Katusha) eta Bradley Wiggins (Sky) ingelesa.

Alberto Contador Tourreko irabazle hirukoitza, aldiz, ez da lasterketan izango, baina bai, ordea, Alejandro Valverde (Movistar), Ryder Hesjedal iazko Giroko txapelduna, eta Euskalteleko Igor Anton eta Mikel Nieve, besteak beste.

Tirreno-Adriatikoan bosgarren izan ondoren, 'Purito' Rodríguez favorito nagusien artean dago, Wiggins eta Valverderekin batera. 'Purito' 2012ko txirrindularirik onena izendatu zuen UCIk.

Itzuliak zazpi egun iraungo ditu eta ibilbidea berezeiki gogorra da: mendiko bi etapa jarraian korritu beharko dituzte, hirugarrena eta laugarrena, helmuga bi eski estazioetan dago, Vallter 2000n eta Port Ainen, hurrenez hurren.

Esprinterrek aukera gutxi

Iazko edizioan egin bezala, Karaluniako Itzulia Calellan hasi eta Girona, Banyoles, Rialp, Lleida eta Vendrell udalerrietatik pasa ostean, Montjuiceko igoerarekin amaituko da, Bartzelonan.

Aurten ez da erlojuz kontrakorik izango, mendateak baitira protagonista. Ondorioz, esprinterrek ezer gutxi egin ahal izango dute, eta tropeleko txirrindulari erregularrenek izango dute dena alde garaipena lortzeko.