Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Itzulia

Meersmanek esprintean nagusituta irabazi du lehen etapa

Erredakzioa

Omega Pharma-Quick Step taldeko txirrindularia izan da onena. Nizzolo izan da bigarren, eta Ferrari hirugarren. Chris Froomek jarraitzen du sailkapen nagusiko lidrergoan.

3:48
Gianni Meersman. Argazkia: EFE

Gianni Meersmanek (Omega Pharma-Quick Step) irabazi du Romandiako Itzuliko lehen etapa. Esprintean erabaki da Saint-Maurice eta Renens (176,8 km) arteko etapako irabazlea, eta Chris Froomek lidergoari eutsi dio.

Etapa hasieran hiru txirrindularik osatutako ihesaldia sortu da, eta Julien Berard (Ag2 R- La Mondiale), Garikoitz Bravo (Euskaltel-Euskadi) eta David Veilleux (Europcar) txirrindulariak ibili dira lasterketa buruan. Tropelean Skyk kontrolpean zuen etapa, eta helmugarako 40 kilometro falta zirenean bukatu da Garikoitz Bravoren abentura. Euskal txirrindulariak, ordea, mendiko liderraren elastikoa lortu du gaurko etapan.

Azken kilometroetan mugimenduak egon dira. Txirrindulari batzuk tropeletik ihes egiten saiatu dira, baina esprinterren taldeek kontrolpean izan dute lasterketa. Azken metroetan Meersman nagusitu da esprintean. Giacomo Nizzolo (Radio Shack) izan da bigarren, eta Roberto Ferrari (Lampre) hirugarren.

Etapako sailkapena:

1.Gianni Meersman (Omega Phar,ma-Quick Step) 4:29:09

2. Giacomo Nizzolo (Radio Shack) d.b.

3. Roberto Ferrari (Lampre) d.b.

4. Luka Mezgec (Argos-Shimano) d.b.

5. Kevin Reza (Europcar) d.b.

6. Francesco Gavazzi (Astana) d.b.

7. Matthew Goss (Orica-GreenEDGE) d.b.

8. Rui Costa (Movistar) d.b.

9. Gaetan Bille (Lotto Belisol) d.b.

10. Marco Marcato (Vacansoleil) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Chris Froome (GBR/Sky)           13:15

.2. Talansky (USA/Garmin)                6''-ra

.3. Robert Kiserlovski (CRO/RadioShack) 13''-ra

.4. Richie Porte (AUS/Sky)              15''-ra

.5. Rui Costa (POR/Movistar)            16''-ra

.6. Thibaut Pinot (FRA/Francoise)       17''-ra

.7. Stef Clement (HOL/Blanco)            d.b.

.8. Alejandro Valverde (ESP/Movistar)    d.b.

.9. Tom Danielson (USA/Garmin)           d.b.

.10. Wilco Kelderman (HOL/Blanco)        18''-ra