Itxi

Txirrindularitza

Akordioa

Intxaustik kontratua luzatu du Movistarrekin, 2015 arte

Erredakzioa

Bizkaitarra denboraldi ona egiten ari da; Giroan etapa bat irabazi zuen eta maglia arrosa ere jantzi zuen.

  • Beñat Intxausti, Giroko garaipena ospatzen. Efe.

    Beñat Intxausti, Giroko garaipena ospatzen. Efe.

Beñat Intxaustik bi urtez luzatu du Movistarrekin zuen kontratua.

Zornotzako txirrindulariaren eta talde nafarraren arteko harremana 2015. urtera arte luzatuko da. Intxausti 2011n iritsi zen Movistarrera, Euskaltel Euskadi taldean egon ondoren.

Bizkaitarra denboraldi ona egiten ari da; Giroan etapa bat irabazi zuen eta maglia arrosa ere jantzi zuen