Itxi

Txirrindularitza

33 urterekin

Mikel Astarlozak, agur txirrindularitzari

Erredakzioa

Pekineko Itzulia jokatzen duen azkenengo lasterketa dela aitortu du Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak.

1:12

Mikel Astarloza Euskaltel Euskadi taldeko txirrindulariak erretiroa hartuko duela iragarri du. Gipuzkoarrak, 33 urterekin esango dio agur txirrindularitza profesionalari

Astarlozak parte hartuko duen azken lasterketa Pekineko Tourra izango da. "Hamabi urte eman ditut maila profesionalean, eta 22 urte lasterketetan parte hartzen", adierazi du Astarlozak. "Oso erabaki zaila izan da, orain arte hartu behar izan dudan zailean. 34 urte betetzera noa, eta bizimodua aldatzeko garaia iritsi zaidala uste dut", gaineratu du gipuzkoarrak.

Euskalteleko txirrindulariak denetarik bizi izan du txirrindularitza munduan. "Nire garaipenaik garrantzitsuena txirrindularitzaz gozatu ahal izatea izan da. Lagun asko egin ditut, hainbat toki ezagutu, eta oroitzapen asko daramatzat. Gauza asko faltan botako ditut, baina bizikletan ibiltzen jarraituko dut. Besarkada bat eta laster arte", esan du Astarlozak.

2002. urtean egin zuen debuta maila profesionalean Ag2r taldearekin, eta 2006. urtera arte egon zen talde horretan. 2007an Euskaltelek fitxatu zuen, eta zazpi urte eman dite talde laranjan.

Tour Down Under lasterketa irabazi zuen 2003an, eta 2009an Bourg Saint Mauricen bukatu zen Frantziako Tourreko 19. etapa irabazi zuen. Garaipen hau lortu eta egun batzuk igarota, Astarlozak positiboa eman zuen EPOagatik, eta bi urteko zigorra bete behar izan zuen. 2011. urteko abuztuan hasi zen berriro lasterketetan parte hartzen..