Itxi

Txirrindularitza

Krisia

Euskadi Fundazioa desagertu egingo da 400.000 euro lortu ezean

Erredakzioa

Taldearen egoera oso zaila dela berretsi du Miguel Madariaga arduradun nagusiak.

0:21

Euskadi Fundazioak etorkizun iluna dauka. Euskaltel Euskadiren agurraren ostean, Fundazioak bizi duen egoera larriaren berri eman du: 400.000 euro behar ditu, gutxienez, aurrera jarraitu ahal izateko.

Miguel Madariagak adierazi duenez, lehian jarraitzeko aukerak oso txikiak dira. Euskadi Fundazioak Txinako Itzuliko azken edizioko taldekako sailkapena irabazi du, eta Unai Iparraguirre taldeko txirrindulariak hirugarren egin du sailkapen nagusian.