Itxi

Txirrindularitza

Ofiziala da

Gorka Gerrikagoitia izango da Euskadi Fundazioko arduradun teknikoa

Erredakzioa

Taldeak 11 txirrindulari izango ditu, azken hiru fitxaketak kontuan izanda: Euskaltel-Euskadiko Miguel Minguez eta Jon Aberasturi, eta Cajamar taldean ibilitako Pablo Lechuga.

  • Euskadi Fundazioak 11 txirrindulari izango ditu. EiTB.

    Euskadi Fundazioak 11 txirrindulari izango ditu. EiTB.

Euskadi Txirrindularitza Fundazioak azken hiru fitxaketen izenak iragarri eta 2014ko taldea itxi egin du. 11 txirrindulari izango ditu guztira eta Gorka Gerrikagoitia izango da zuzendari teknikoa.

Azken hiru fitxaketak Euskaltel-Euskadiko Miguel Minguez eta Jon Aberasturi, eta Cajamar taldean ibilitako Pablo Lechuga dira.

Gerrikagoitia kirol eta tekniko arloetako arduradunarekin batera, Aritz Arberasek prestatzaile fisikoaren lana egingo du.

Euskadi Fundazioak bidalitako oharra:

Gaur, urtarrilak 2, Euskadi Taldeak txirrindulari-taldea ixtea erabaki du: 11 izango dira txirrindulariak. Hiru fitxaketa berri egin dira eta Gorka Gerrikagoitiak kirol eta teknika arloen ardura izango du Fundazioaren kategoria guztietan. Aritz Arberas prestatzaile fisikoa izango da.

Lehen proba fisikoak eta lehen entrenamendua goizean egin dituzte txirrindulariek.

Hauexek dira Euskadi Talde berrearen 11 txirrindulariak: Victor Echeverria (Naturgas Energía), Miguel Minguez (Euskaltel), Mikel Iturria (Euskadi), Illart Zuazubiskar (Euskadi), Mikel Aristi (Euskadi), Pablo Lechuga (Cajamar), Carlos Barbero (Euskadi), Jon Larrinaga (Euskadi), Haritz Orbe (Euskadi) eta Jon Aberasturi (Euskaltel).