Itxi

Txirrindularitza

7. etapa

Betancurrek lidergoari eutsi dio

Erredakzioa

Tom Jelte Slagterrek irabazi du zazpigarren etapa, Ruiz Costa eta Betancur beraren aurretik.

  • Carlos Alberto Betancur, Paris-Nizako liderra. Argazkia: EFE

    Carlos Alberto Betancur, Paris-Nizako liderra. Argazkia: EFE

Tom Jelte Slagterrek irabazi du Paris Nizako zazpigarren etapa (195,5 kilometro Mougins eta Biot Sophia Antipolis artean). Carlos Alberto Betancur kolonbiarrak, bestalde, lidergoari eutsi dio.

Slagterrek Rui Costa portugaldarra eta Betancur bera gainditu ditu helmugan. Jose Joaquin Rojas laugarren sailkatu da.

Igandean azken etapa jokatuko da. Jardunaldiak Nizan izango ditu irteera eta helmuga (128 kilometro).