Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta, 4. etapa

Tejay Van Garderenek irabazi du, laino artean

Erredakzioa

Joaquim Rodriguezek (Katiuxa) sailkapen orokorreko lidergoari eutsi dio.

Tejay Van Garderenek (BMC) irabazi du Kataluniako Itzuliaren etapa nagusia, Alp eta Vallter 2000 artean (166 kilometro). Eguraldi txarrak lasterketako 4. etapa baldintzatu du. Joaquim Rodriguezek (Katiuxa), elur eta laino artean, sailkapen nagusiko liderraren maillota mantendu du, Alberto Contadorrekin (Saxo-Tinkoff) segundu bat galdu duen arren.

Lau txirrindularik osatu dute eguneko ihesaldia: Stef Clement (Belkin), Maxime Mederel (Europcar), Ruben Plaza (Movistar) eta Thomas de Gendt (Omega Pharma-Quick Step). Vallter 2000ko maila bereziko igoera baino lehen harrapatu dute. De Gendt bakarrik joan da azken aldapetan gora, baina azkenean, Van Garderena izan da eraso irabazlea. Romain Bardet (Ag2r) estatubatuarrarekin batera heldu da.

Atzetik heldu dira Alberto Contador, Purito eta Nairo Quintana (Movistar), elkarren artean segundu bakarreko aldearekin. Joaquim Rodriguezek jarraitzen du, beraz, sailkapen orokorreko lidergoan, baina Contadorrek segundu bat jan dio.

4. ETAPAKO SAILKAPENAK