Itxi

Txirrindularitza

60. edizioa

Pello Bilbaok irabazi du Zornotzako Udaberri Saria

Erredakzioa

Gorka Izagirre gainditu du Caja Ruraleko txirrindulari bizkaitarrak esprint zirraragarri batean.

  • Peio Bilbao, Zornotzako Udaberria Sarian nagusi. Argazkia: EFE

    Peio Bilbao, Zornotzako Udaberria Sarian nagusi. Argazkia: EFE

Pello Bilbaok (Caja Rural-Seguros RGA) irabazi du Zornotzako Udaberri Sariaren 60. edizioa. Probak 171,5 kilometro izan ditu, eta txirrindulariek hirutan igo behar izan dute Muniketako mendatea, bigarren mailakoa.

Txirrindulari bizkaitarrak Gorka Izagirre gipuzkoarra gainditu du esprint zirraragarri batean. Biek, David Beldarekin batera, erasora jo dute helmugarako 32 kilometro falta zirela, eta garaipena Bilbaorentzat izan da azkenean. Profesionaletako lehen garaipena da gernikarrarentzat.

Sailkapena:

.1. Pello Bilbao (Caja Rural-Seguros RGA) 03:57:31

.2. Gorka Izagirre (Movistar Team) d.b.

.3. David Belda (Burgos BH) +10"

.4. Eduard Prades (OFM-Quinta da Lixa) +53"

.5. Miguel Minguez (Euskadi) d.b.

.6. Arkimedes Arguelyes (Lokosphinx) d.b.

.7. Fernando Grijalba (Caja Rural-Seguros RGA) d.b.

.8 Joni Brandao (Efapel-Glassdrive) d.b.

.9. Amets Txurruka (Caja Rural-Seguros RGA) d.b.

10. Beñat Intxausti (Movistar Team) d.b.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea