Itxi

Txirrindularitza

Burgoseko Itzulia (4. etapa)

Mondoryk irabazi du etapa eta Dani Moreno da lider berria

AG2R taldeko txirrindularia gailendu da laugarren etapan. Morenok lidergoa kendu dio Nairo Quintanari, baina biak denbora berean daude sailkapen nagusian.

0:56

Lloyd Mondory (AG2R) izan da Burgoseko Itzuliko laugarren etapako irabazlea. Medina de Pomar eta Villarcayo arteko etapak, 142 kilometroko ibilbidea izan du. Sailkapen nagusiko lehen postuan aldaketa egon da, eta Dani Moreno (Katusha) da lider berria.

Nairo Quintanak (Movistar) lidergoa galdu du laugarren etapan. Morenorekin segundo bat galdu du helmugan eta biak denbora berean dauden arren, Moreno da lider berria. Bihar Aranda de Dueron egingo den erlojupekoak desegingo du berdinketa.

AG2R taldeak lan bikaina egin du etapan zehar eta Mondoryk bere taldearen lana biribildu du etapa garaipena lortuta. Azken metroetan Mondory izan da indartsuena, Reynes (IAM) izan da bigarren eta AG2R taldeko Turgot, hirugarren.

Laugarren etapako sailkapena:

1. Lloyd Mondory (AG2R La Mondiale) 3:21:18

2. Vicente Reynés (IAM) d.b.

3. Sebastien Turgot (AG2R La Mondiale) d.b.

4. Carlos Barbero (Euskadi) d.b.

5. Valerio Agnoli (Astana) d.b.

6. Thomas Damuseau (Giant-Shimano) d.b.

7. Youcef Reguigui (MTN-Qhubeka) d.b.

8. Ivan Balykin (Rusvelo) d.b.

9. Daniel Moreno (Katusha) + 2

10. Sergey Lagutin (Rusvelo) d.b.

11. Paolo Tiralongo (Astana) + 3

12. Nairo Quintana (Movistar Team) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Daniel Moreno (Katusha) 14:52:20

2. Nairo Quintana (Movistar Team) d.b.

3. David Arroyo (Caja Rural-RGA) + 37

4. Janez Brajkovic (Astana) + 46

5. Valerio Agnoli (Astana) + 49

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea