Itxi

Txirrindularitza

Aurkezpena Madrilen

Movistarrek Tourra du helburu, zazpi euskal txirrindularirekin

Erredakzioa

Beñat Intxausti, Izagirre anaiak, Jonathan Castroviejo, Igor Anton, Imanol Erbiti eta Enrique Sanz dira euskal ordezkariak. Nairo Quintana eta Alejandro Valverde dira talde nafarreko liderrak.

  • Movistar taldeko txirrindulariak, aurreko Italiako Giroko podiumean. Efe.

    Movistar taldeko txirrindulariak, aurreko Italiako Giroko podiumean. Efe.

Movistar UCIko sailkapeneko liderrak "Frantziako Tourra irabazteko hautagai natural" gisa aurkeztu du bere burua, ostiral honetan Madrilen egindako agerraldian. Talde nafarrak Nairo Quintana du lider nagusi, eta kolonbiarrak esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dituen taldearen babesa izango du.

28 txirrindularik osatzen dute taldea, horiteko lau, berriak. Quintanarekin batera, Alejandro Valverde da beste izen esanguratsua. Movistarren bosgarren urtea da txirrindularitza taldearean babesle lanetan. Helburuetako bat World Tour berriro irabaztea da.

"Taldean beteranotasuna eta gaztetasuna dauzkagu Nairo Quintana lider handiari laguntzeko. Quintana prest da Frantziako Tourra lehen aldiz irabazteko, eta hori da gure erreferente nagusia", adierazi du Eusebio Unzue taldeko zuzendariak.

Unzuek Alejandro Valverdek taldeari ematen dio "bermea" ere azpimarratu du, "edozein lasterketa irabazteko hautagaia delako".

Egutegiari dagokionez, Movistarrek hiru lasterketa handiak korrituko ditu, baina burua Tourrean edukita. Hala ere, ez dute "txirrindularitza munduko bost monumentuetako bat bera ere" baztertu nahi, orduko marka esaterako. Alex Dowsett otsailaren 27an saiatuko da orduko marka hori hobetzen.

Movistarren 2015eko txirrindulariak (28):

. Nairo Quintana (COL/24 urte)

. Alejandro Valverde (ESP/34)

. Andrey Amador (CRC/28 )

. Winner Anacona (COL/26)

. Igor Antón (31)

. Eros Capecchi (ITA/27)

. Jonathan Castroviejo (28)

. Alex Dowsett (GBR/26)

. Imanol Erviti (31)

. Rubén Fernández (ESP/23)

. John Gadret (FRA/35)

. José Herrada (ESP/24)

. Jesús Herrada (ESP/29)

. Beñat Intxausti (28)

. Ion Izagirre (27)

. Gorka Izagirre (25)

. Pablo Lastras (ESP/38)

. Juan José Lobato (ESP/26)

. Adriano Malori (ITA/26)

. Javier Moreno (ESP/30)

. Dáyer Quintana (COL/22)

. José Joaquín Rojas (ESP/29)

. Enrique Sanz (/25)

. Marc Soler (ESP/21)

. Rory Sutherland (AUS/32)

. Jasha Sütterlin (ALE/22)

. Fran Ventoso (ESP/32)

. Giovanni Visconti (ITA/31)

- Altak: Anacona (Lampre-Merida), Rubén Fernández (Caja Rural-RGA), Soler (Lizarte aficionado) eta Sutherland (Tinkoff-Saxo).

- Bajak:Iván Gutiérrez, Plaza (Lampre-Merida) eta Szmyd.