Itxi

Txirrindularitza

2015 denboraldi honetarako

Samu Sanchezek BMCn jarraituko du aurten ere

ERREDAKZIOA

Sanchez, Pekin 2008ko txapeldun olinpikoak, denboraldi ona egin zuen iaz BCMn: seigarrena vueltan, bosgarren Lombardian eta ezinbestekoa Gilberten garaipenean. Hala ere, ez zuen jarraipena adostu.  

  • Samu Sanchez txirrindularia. Argazkia: EFE

Samu Sanchez txirrindularia akordio batera heldu da BCM taldearekin, eta aurten ere, beraiekin arituko da. 2014ean denboraldi ona egin arren, talde estatubatuarrean jarraitzeko akordiorik ez baitzuten sinatu.

Samu, Pekin 2008ko txapeldun olinpikoak, denboraldi ona egin zuen iaz BCMn: seigarrena vueltan, bosgarren Lombardian eta ezinbestekoa Philippe Gilberten garaipenean, Amstel Gol Race klasikoan.

Egun, 36 urte ditu eta hainbat talderekin harremanetan aritu ondoren, BCMn arituko da txirrindularia denboraldi bat gehiagoz.

“Niretzako, BCM, nire taldea da. Txirrindulariak eta taldea ezagutzen ditut, eta aitortu beharra daukat, taldez askotan aldatzea ez zaidala askorik gustatzen. Gaur egun dudan maila ez da ona, baina ezta txarra ere”, adierazi du Samuk, taldeak bidalitako komunikatu batean.

 

atean.