Itxi

Txirrindularitza

San Luisko Tourra, azken etapa

Dani Diaz, garaile San Luisen

Erredakzioa

Argentinarrarekin batera bi kolonbiar igo dira podiumera: Torres eta  Quintana. Mark Cavendishek azken etapako garaipena eskuratu du.

  • Cavendish

    Cavendish (artxiboko argazkia)

Daniel Diaz (Funvic) argentinarrak erdietsi du garaipena 2015eko San Luisko Tourrean. Sailkapen nagusian, bi kolonbiar izan ditu bigarren eta hirugarren postuetan: Rodolfo Torres (COL/Kolonbia) eta Nairo Quintana (COL/Movistar).

Azken etapari dagokionez, Mark Cavendish (GBR/Etixx) izan da azkarrena, Fernando Gaviria (COL/Kolonbia) ere gaindituta.

Etapako sailkapena

.1. Mark Cavendish (GBR/Etixx)           2h.33.29
.2. Fernando Gaviria (COL/Kolonbia)           d.b
.3. Jakub Mareczko (ITA/Italia)               d.b
.4. Sacha Modolo (ITA/Lampre)                d.b
.5. Yahueni Hutarovich (BLR/Bretagne)     d.b

Sailkapen nagusia

.1. Daniel Díaz (ARG/Funvic)             22.37.07
.2. Rodolfo Torres (COL/Kolonbia)            1.05
.3. Nairo Quintana (COL/Movistar)            1.34
.4. Eduardo Sepúlveda (ARG/Bretagne)         2.02
.5. Rodrigo Contreras (COL/Kolonbia)        3.16
.6. Daniel Moreno (ESP/Katusha)              3.26
.7. Joseph Dombroswski (USA/Cannondale) 3.29
.8, Daniel Jaramillo (COL/Jasmin)            5.35
.9. Leandro Messineo (ARG/San Luis)          5.39
10. Ilnur Zakarin (RUS/Katusha)               d.b