Itxi

Txirrindularitza

Otsailak 4an, 5ean eta 6an

Valverde eta Lobato izango dira Movistarreko taldeburuak Dubain

Erredakzioa

Jose Luis Jaimerena nafarrak zuzenduko du taldea eta Jonathan Castroviejo getxotarra taldean izango da ere.

  • Jonathan Castroviejo estará en Dubai

    Jonathan Castroviejo estará en Dubai. EFE

Otsailaren 4tik 6ra Dubaiko Tourra jokatuko da. Eusebio Unzueren Movistar taldeak bertan hartuko du parte, Alejandro Valverde eta Juanjo Lobato taldeburu izango ditu.

Taldea Jose Luis Jaimerena nafarrak zuzenduko du eta lasterketa bukatu eta gero Katarren eta Omanen hartuko dute parte. Valrverderekin eta Lobatorekin batera Jonathan Castroviejo getxotarra izango da.

Gainerako taldekideak: Adriano Malori, Eros Capecchi, Giovanni Visconti, Pablo Lastras eta Jesus Herrada.