Itxi

Txirrindularitza

35. edizioa

Taaramäe estoniarrak irabazi du Murtziako Itzulia

Erredakzioa

Bauke Mollema holandarra eta Zdenek Stybar txekiarra bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren, 10 segundora.

  • Irabazleak 10 segundo atera dizkio bigarren sailkatuari. Efe.

    Irabazleak 10 segundo atera dizkio bigarren sailkatuari. Efe.

Rein Taaramäe Astana taldeko estoniarrak irabazi du Murtziako Itzuliko 35. edizioa. Txirrindulariek 198,1 kilometro egin dituzte, Mazarronetik eta Lorcako Gaztelura.

Irabazleak 5 ordu, 11 minutu eta 38 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko.

Bauke Mollema holandarra bigarren izan da, eta Zdenek Stybar txekiarra hirugarren, 10 segundora.

Astanako 27 urteko txirrindularia bi aldiz izan da errepideko txapeldun bere herrialdean, eta beste bitan erlojuaren kontra. Iazko edizioan, Alejandro Valverde izan zen garaile Murtzian. Aurten ez du parte hartu Qatarreko Itzulia lehiatzen aritu delako.