Itxi

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia

Contador, Froome, Mollema eta Van den Broeck, faboritoak

Erredakzioa

61. edizioa hasiko da asteazkenean Huelvan. Lehen etapak bi sektore izango ditu, bat erlojuaren kontra.  

  • Alberto Contador, irabazteko faboritoa

    Alberto Contador, irabazteko faboritoa. EFE

Asteazken honetan hasiko da Andaluziako Itzuliko 61. edizioa Huelvan.

Alejenadro Valverdek, 2012, 2013 eta 2014 urteetako irabazleak, ez du parte hartuko Omaneko Tourrean baitago, baina izen handiko txirrindulariak izango dira lasterketa irabazteko, hala nola, Alberto Contador (Tinkoff-Saxo), Chris Froome (Team SKY), Bauke Mollema (Trek Factory Racing) eta Jurgen Van Den Broeck (Lotto Soudal).

Horiez gain parte-hartzaileen artean txirrindulari onak ere egon badaude: esaterako David Arroyo (Caja Rural-Seguros RGA), Cedric Pineau (FDJ), John Degenkolb (Team Giant-Alpecin), Jean-Christophe Peraud (AG2R La Mondiale), Sylvain Chavanel (IAM Cycling), Wilco Kelderman (Team Lotto NL-Jumbo), Gerald Ciolek (MTN Qhubeka), Enrico Gasparotto (Wanty-Groupe Gobert) eta Pierre Rolland (Team Europcar).

IBILBIDEA

1. etapa (otsailak 18):

- Lehen sektorea: La Rabida (Huelva)-Hinojos (Huelva). 118,3 kilometro.
- Bigarren sektorea: Coria del Rio (Sevilla)-Coria del Rio (erlojupekoa). 8,2 kilometro.

2. etapa (otsailak 19): Utrera (Sevilla)-Lucena (Kordoba). 191,7 kilometro.

3. etapa (otsailak 20): Motril (Granada)-Haza Llanas (Granada). 157, 6 kilometro.

4. etapa (otsailak 21): Maracena (Granada)-Las Allanadas (Jaen). 199,8 kilometro.

5. etapa (otsailak 22): Montilla (Kordoba)-Alhaurin de la Torre (Malaga). 169,8 kilometro