Itxi

Txirrindularitza

Iskanbila

UCI, haserre txirrindularitza-klasika bateko kartelarekin

Erredakzioa

Kartela, "Nork egingo dio atximurka" leloarekin, Peter Saganek 2013ko Flandeseko Tourrean egindako keinu itsusian oinarrituta dago.

  • Kartelak iskanbila sortu du. Irudia: @E3Harelbeke

    Kartelak iskanbila sortu du. Irudia: @E3Harelbeke

Nazioarteko Txirrindularitza Batzordea (UCI, gaztelaniaz) haserre agertu da E3 Harelbeke txirrindularitza klasikoak 2015 edizioa iragartzeko aukeratutako kartelarekin. WorlTourreko proba martxoaren 27an korrituko da.

"Nazioarteko Txirrindularitza Batzordea ez dago batere gustura E3 Harelbeke proba iragartzeko aukeratutako kartelarekin. Antolatzaileei haien ardura eta UCIren araudia gogorarazi diegu, eta haiek kartela kentzea adostu dute", azaldu du UCIk berak komunikatu baten bidez.

Momentuz, E3 Harelbekeko antolatzaileek esan duten gauza bakarra da "kartelaren inguruan sortutako iskanbilaren ondoren" datozen egunetan "kanpaina berriaren inguruan" erabaki bat hartuko dutela.

Kartela, "Nork egingo dio atximurka" leloarekin, Peter Saganek  2013ko Flandeseko Tourrean egindako keinuan oinarrituta dago.

Aurten, antolatzaileek MTN-Qhubeka, Wanty-Groupe Gobert, Topsport Vlaanderen-Baloise, Europcar eta Team Roompot taldeak gonbidatu ditu.

Peter Sagan 2014ko edizioan gailendu zen, Terpstraren eta Thomasen aurretik; Cancellarak hiru garaipen lortu ditu 2010ean, 2011n eta 2013an. Tom Boonenm berriz, bost aldiz nagusitu da, 2004an, 2005ean, 2006an, 2007an eta 2012an. Pozzattok 2009an irabazi zuen; eta Aversenek, 2008an.