Itxi

Txirrindularitza

Behin behinean

Bjarne Riis, Tinkoff Saxoko kirol zuzendaritzatik kanpo

Erredakzioa

Taldeak ukatu duen arren, denboraldi hasiera eskasa omen da Riis baztertzeko arrazoi nagusia.

  • Alberto Contador, Tinkoff Saxoko txirrindularia. Argazkia: EFE

    Alberto Contador, Tinkoff Saxoko txirrindularia. Argazkia: EFE

Oleg Tinkov Tinkoff Saxoko jabeak taldeko kirol zuzendaritzatik kendu du Bjarne Riis. Taldeak ukatu duen arren, denboraldi hasiera eskasa omen da Riis baztertzeko arrazoi nagusia.

Bi garaipen baino ez ditu lortu orain arte Tinkoff-Saxok, bat Contadorrekin eta Saganekin bestea, eta horrek Oleg Tinkov taldearen jabearen haserrea eragin omen du.

"Ez da behin betiko erabakirik hartu, eta hartuz gero une egokian jakinaraziko dira", dio Tinkoff Saxoken oharrak.