Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Itzulia, 6. etapa

Chernetskik etapa irabazi, eta Richie Portek lider jarraitzen du

Erredakzioa

Alberto Contadorrek erorikoa izan du helmugatik hiru kilometrora. Garaipena iheslarien arteko esprintean erabaki da.

02:20

Segei Chernetski gailendu da Kataluniako Itzuliko seigarren etapan. Sailkapen nagusian ez da aparteko aldaketarik izan eta Richi Portek lehen postuan jarraitzen du. Alberto Contadorrek erorikoa izan du, baina ondorio aipagarririk gabe.

Igandean azken etapa korrituko dute. Zortzi itzuli eman beharko dizkiote Montjuicen prestatutako zirkuitoari.

Etapa hasieratik hautsi da, talde handi batek tropel nagusitik ihes egin duenean. Pixkanaka, talde horretan txirrindulariak aztean geratzen ari dira eta azken kilometroetan 13 geratu dira. Azken esprintean, Chernetski errusiarra izan da azkarrena.

Faboritoen tropela minutu eta 59 segundora iritsi den arren, sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan: Richie Porte australiarrak lehen postuan jarraitzen du. Portek bost eta zazpi segundoko aldea ateratzen die Domenico Pozzovivori eta Alberto Contadorri, hurrenez hurren.