Itxi

Txirrindularitza

Dauphine Criteriuma, 3. etapa

BMCk irabazita, Rohan Dennisek du lidergoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

BMC taldeko Rohan Dennisek lidergoa eraman du Roanne eta Montagny arteko taldekako erlojuz kontrakoan, Astana eta Movistarreri gailendu ondoren.

1:13

Hirugarren etapako taldekako erlojuz kontratukoak BMCk irabazi du, hain zuzen ere, Roanne eta Montagnyren arteko 24,5 kilometroko lasterketa, eta ondorioz, taldeko Rohan Dennis australiarrak du orain Dauphineko lidergoa. Bere taldeko Tejay van Garderen estatubatuarrak ere, emaitza bera duelarik.

BMCK lau segundogatik gailendu zaio Vicenzo Nabali italiarraren Astanari eta bost segundotan Alejandro Valverderen Movistarri. Azken hau, bederatzigarren postuan dago, Dennisekiko bost segundotara eta Gorka Izagirre taldekidearekin parekatuta.

35 urte igaro dira jada Dauphinen taldekako erlojuz kontrakorik egin ez zela, hain zuzen ere, Miko-Mercierren 1980ko garaipenetik.

Astearte honetako ibilbidea hemendik hilabete batera Frantziako Tourreko bederatzigarren etapak (Vannes eta Plumelec) igaroko duena baino lauagoa izan da.

Alejandro Valverderen Movistarrek seigarren egin du irteera, eta helmugaratzea gutxieneko bost txirrindularirekin egin du, 30:03 denboran. Alegia, sailkapen orokorrean hirugarren geldituz.

14. kilometroan jarritako kontrol-gunean BMCk hamazazpi segundoko abantaila zeraman Sky-ko liderrarekiko, Peter Kennaugh, eta beraz, lidergoa Rohan Dennisek eramango zuela aurreikusten zen jada.