Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia, 3. etapa

Peter Sagan, azkarrena

Erredakzioa | eitb.eus

Olivoneko amaieran hamaika eraso izan dira, baina azkenean Tinkoffeko txirrindualriak eraman du etapa.

03:04

Peteer Saganek (Tinkoff) eraman du Suitzako Itzuliko hirugarren etapa. Jardunaldian hiru gizon izan dira protagonista, Stefan Denifi (IAM Cycling), Marco Marcato (Wanty Groupe Gobert) eta Branislau Samoilau (CCC Spandi), ihesaldian izan dira kilometro asko, baina tropelak harrapatu ditu irabazteko aukerarik eman gabe.

Azken kilometroetan hamaika eraso izan dira, baina saririk gabe. Azken bihurgunean Sagan sartu da aurretik eta ezin izan dute aurreratu. Sailkapen nagusian Tom Dumoulinek jarraitzen du lider.