Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia (8.etapa)

Lutsenko, ihesaldiko azkarrena

ERREDAKZIOA

Thibau Pinotek (FDJ) lidergoa mantentzen du, hala ere, Geraint Thomasek (Sky) asko estutu dio eta ez dizkio gauzak batere erraz jarri.  

  • Alexey Lutsenko, Suitzako Itzulia. Argazkia: EITB

Astana taldeko Alexey Lutsenko gailendu da Suitzako Itzuliko zortzigarren etapan. Bernan bukatu den hitzordu berri honetan, bai Lutsenko baita Ag2r La Mondiale taldeko Jan Bakelants ere, tropeletik aldendu egin dira garaipenarengatik irmo borrokatzeko, eta azkenean, ihesaldiko azkarrena Lutsenko izan da.

Bitartean, Thibau Pinotek (FDJ) lidergoa mantentzen du, hala ere, Geraint Thomasek (Sky) asko estutu dio azken kilometroetan eta ez dizkio gauzak batere erraz jarri.

"600">