Itxi

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia

Lopezek gorenera eraman du Astana

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Kolonbiarrak lidergoa eskuratu du Pineda de la Sierrako garaiera handiko finalean. Bere ondoren, Dani Moreno iritsi da bigarren postua bere gain hartuz.  

1:06

Miguel Angel Lopezek irabazi du Burgosko Itzuliko laugarren etapa. Gauzak horrela, Astana taldeko txirrindulariak lidergoa eskuratu du aldapa gora amaitu den finalean.

Lopezek lau ordu, hamaika minutu eta 17 segundo behar izan ditu lasterketako 161 kilometroak igarotzeko, eta hortaz, Beloradotik Valle del Soleko aterpetxera arteko ibilbidea igarotzeko. Azken unera arte, Dani Morenok eta Michele Scarponik estu hartu dute kolonbiarra.

t="utf-8">