Itxi

Txirrindularitza

Eneco Tourra

Vivianik irabazi du Eneco Tourreko lehenengoa

Agentziak | Erredakzioa

Skyko esprinterra izan da azkarrena, Andre Greipelen (Lotto-Soudal) aurretik. Italiarra da sailkapen orokorreko lehenengo liderra.

Elia Viviani (Sky) irabazi du Eneco Tourreko lehenengo etapa, Bolswarden (183,5 kilometro). Esprinterra da sailkapen orokorreko lehenengo liderra.

Vivianiren hirugarren garaipena da denboraldi honetan, Dubaiko Itzulian eta Italiako Giroan lortutakoen ostean. Italiarra Andre Greipel (Lotto-Soudal) baino azkarragoa izan da helmugan.

Eguneko ihesaldia hurrengo txirrindulariek osatu dute: Laurens De Vreese (Astana), Nathan Haas (Cannondale-Garmin), David Boucher (FDJ), Nico Denz (AG2R La Mondiale), Jesper Asselman (Roompot) eta Frederik Veuchelen (Wanty-Gobert)

1. ETAPAKO SAILKAPENAK

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza