Itxi

Txirrindularitza

Martxoaren 21ean hasiko da

Caja Rural taldea Kataluniako Voltara gonbidatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Lasterketa martxoaren 21ean hasiko da eta bertan zazpi talde kontinentalek parte hartuko dute, World Tourreko 18rekin batera.

  • Lasterketa martxoarean 21ean hasiko da. Argazkia: Efe.

    Lasterketa martxoarean 21ean hasiko da. Argazkia: Efe.

Kataluniako Voltako antolatzaileek Kontinental mailako zein zazpi talde gonbidatu dituzte konfirmatu dute. Gonbidapena jaso dutenen artean, Caja Rural dago.

Voltako hurrengo edizioa martxoaren 21ean hasiko da, eta gonbidatutako zazpi talde kontinentalez gain, World Tour mailako beste 18 lehiatuko dira.

Gonbidapena jaso duten taldeak ondorengo hauek dira: Caja Rural, Cofidis (Frantzia), CCC Sprandi Polkowice (Polonia), Roompot-Oranje Peloton (Holanda), Team Roth (Suitza), Verva Activejet Pro Cycling Team (Polonia) eta Wanty-Groupe Gobert (Belgika).

Gauzak horrela, guztira 25 talde lehiatuko dira 2016ko Voltan, horietako bi estatukoak (Movistar eta Caja Rural). Iazko edizioan Richie Porte gailendu zen. Australiarra BMC taldean dago orain.