Itxi

Txirrindularitza

Dubaiko Tourra

Cavendish-Kittel txirrindularien arteko lehia Dubain

Agentziak | Erredakzioa

3tik 6ra bitartean jokatuko da lasterketa; Gorka Izagirre eta Jonathan Castroviejo bertan izango dira, Movistar taldearekin.

  • Mark Cavendish. EFE

    Mark Cavendish. EFE

Asteazkenetik larunbatera arte Dubaiko Tourra jokatuko da. Bertan 16 talde izango dira, horietatik 10 World Tourrekoak.

Gizon azkarrentzat egindako lasterketa da Dubaikoa, beraz, bi gizon faborito Mark Cavendish (Dimension Data) eta Marcel Kittel (Etixx). Halere, beste txirrindulari azkar askok parte hartuko dute ere, esaterako, Elia Viviani (Sky), Andrea Guardini (Astana), Sacha Modolo (Lampre) eta Giacomo Nizzolo (Trek).

Lasterketan Bradley Wigginsek eta Tony Martinek ere hartuko dute parte.

Etapak

1. Dubai -    Fujairah, 179 km
2. Dubai- Palm Jumeirah, 188 km
3. Dubai- Hatta Dam, 172 km
4. Dubai- Burj Khalifa, 132 km

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea