Itxi

Txirrindularitza

Valentziako Volta, 1. etapa

Wouter Poels da lehen liderra, erlojuaren kontra gailendu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Holandarrak ezustean hartu du Vasil Kiryenka taldekide eta faborito nagusia. Bielorrusiarrak hirugarren egin du azkenean.

  • Wounter Poels. Argazkia: Efe.

    Wounter Poels. Argazkia: Efe.

Wouter Poels (Team Sky) holandarrak irabazi du Valentziako Voltako lehen etapa. Benicassim eta Oropesa artean jokatutako 16,6 kilometroko erlojupekoan gailendu da, 22:34 minutuko denbora eginda.

Poels ezustean gailendu zaio Vasil Kiryenka taldekide bielorrusiarra eta faborito nagusiari gailendu zaio. Kiryenkak hirugarren egin du azkenean, 20 segundora.

Bigarren Luis Leon Sanchez izan da, garaipena lortzeko beste faboritoetako bat, 14 segundora. Poelsek lehen aldiz irabazi du erlojupeko bat eta lasterketako liderra da.