Itxi

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia 4. etaopa

Tejay Van Garderenek erlojupekoa irabazi, eta lider berria da

Agentziak | Erredakzioa

Podiuma azken etapan erabakiko da, igandean. Helmuga Peñas Blancasen izango dute, Esteponan, % 6ko aldapa duen 16 kilometroko igoerarekin.

  • Tejay Van Garderen. Argazkia: Efe.

    Tejay Van Garderen. Argazkia: Efe.

Tejay Van Garderene estatubatuarrak irabazi du Andaluziako Itzuliko laugarren etapa, 21 kilometroko erlojuaren kontrakoa, Alhaurin de la Torre herrian.

BMC Racing taldeko txirrindulariak 27 minutu eta 5 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko. Denbora horri esker, lider jarri da sailkapen nagusian, Itzulia amaitzeko etapa bakarraren faltan.

Podiuma azken etapan erabakiko da, igandeko etapa nagusian. Helmuga Peñas Blancasen izango dute, Esteponan, % 6ko aldapa duen 16 kilometroko igoerarekin.