Itxi

Txirrindularitza

San Miguel klinikan

Jonathan Castroviejori ebakuntza egin diote Iruñean

Agentziak | Erredakzioa

Ezkerreko kubituan eta zerbikaletako zazpigarren ornoan egin diote ebakuntza. Bi lesioak Algarveko Itzulian izandako istripuan egin zituen.

  • Jonathan Castroviejo. Efe.

    Jonathan Castroviejo. Efe.

Jonathan Castroviejo Movistar Team taldeko txirrindulariari ebakuntza egin diote Iruñako San Miguel Klinikan. Castroviejok lesioa du ezkerreko kubitoan eta zerbikaletako zazpigarren ornoan, Algarveko Itzulian izandako istripuaren ondorioan.

Castroviejo astelehenean eraman zuten Faroko Ospitalera eraman zuten astelehenean, anbulantzian. Bizkaitarrak ikusle batekin estropezu egin zuen Algarveko Itzuliko azken etaparen ostean, bere taldeko autobuserantz zihoanean.

Medikuak aurreikusi dutenez, txirrindulariak bi hilabete beharko ditu sendatzeko. Sendagiria datorren astearen hasieran emango diote, ebakuntzaren osteko eboluzioaren arabera.