Itxi

Txirrindularitza

Gent-Welvegem klasikoan

Antoine Demoitie txirrindularia hil da motor batek zapalduta

Erredakzioa

Belgikarrak Gent-Wevelgem klasikoan erorikoa izan zuen, eta motor batek zapaldu ostean, larri eraman zuten Lilleko ospitalera. Astelehen goizaldean hil egin da.

  • Antoine Demoitie. Argazkia: EFE

    Antoine Demoitie. Argazkia: EFE

Antoine Demoitie (Team Wanty-Gobert) txirrindulari belgikarra astelehen honetan hil da, igandean Gent-Welvegem klasikoan erorikoa izan eta motor batek zapaldu ostean.

Gent-Wevelgem lasterketa klasikoko 150. kilometroan eroriko bat izan zen tropelean. Txirrindulari batzuk lurrean zeuden, eta horietako bat Demoitie izan zen. Belgikarra lurrean zela, motor batek zapaldu zuen, eta larri zaurituta Lilleko ospitalera eraman zuten. Astelehen goizaldean, hil egin da.