Itxi

Txirrindularitza

Eneco Tour

Groenewegenek esprintean irabazi du, eta lehen liderra da

eitb.eus

Lotto NL-Jumbo txirrindulari holandarra Bouhanni eta Sagan baino azkarragoa izan ad Bolswardeko helmugan.

Dylan Groenewegenek (Lotto NL-Jumbo) irabazi du Eneco Tourreko lehenengo etapa, 185 kilometrokoa Bolswarden. Holandarra lasterketako lehenengo liderra da.

Bost txirrindularik osatu dute ihesaldia: Bono (Lampre), De Vreese (Astana), Van Lerberghe (Topsport), Backaert (Wanty) eta Van Goethem (Roompo). 4' 30''-ko aldea izan dute, baina tropelak esprinterren alde egin du lan.

Helmugatik 3 kilometrora bukatu da ihesaldikoen ametsa. Grownewegena azkarrena izan da, Démare, Kristoff, Sagan, Kittel, Boonen eta Boasson Hagen baino azkarragoa. Danny Van Poppelek (Sky) esprinta galdu du eroriko baten erruz.

1. ETAPAKO SAILKAPENAK

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea