Itxi

Txirrindularitza

DOHA 2016

Jonathan Castroviejok brontzezko domina lortu du

eitb.eus

Tony Martinek erdietsi du urrea eta Kiryenkak zilarra; Imanol Ervitik 48:28ko denbora egin du, 37. postuan.

Jonathan Castroviejo bizkaitarrak brontzezko domina lortu du Qatarreko munduko txapelketan.

Dohan jokatu da 40 kilometroko erlojupekoa, eta azkarrena, eta ondorioz urrezko domina, Tony Martinek eskuratu du. Bigarren Vasil Kiryienka izan da, iazko txapelduna.

Imanol Erviti izan da  parte harte duen beste euskalduna. 48:28ko denbora egin du Movistarreko gizona 37. postua eskuratuz.