Itxi

Txirrindularitza

Doha

Peter Saganek bigarrenez irabazi du Munduko Txapelketa

Agentziak | Erredakzioa

Mark Cavendish britainiarra bigarren izan da, eta Tom Boonen belgikarra, hirugarren.

Peter Saganek  bigarrenez irabazi du txirrindularitzako munduko txapelketa, Dohako esprintean Mark Cavendishi gailendu ostean.

Cavendish Europako egungo txapelduna azkarrena izan da 257,5 kilometroko ibilbidean.

Tom Boonen belgikarra hirugarren izan da. Boonen munduko txapelduna izan zen duela hamaika urte.