Itxi

Txirrindularitza

Abu Dhabiko Toura, 1. etapa

Cavendishen garaipena Abu Dhabin

eitb.eus

Alberto Contador eta Marcel Kittel azken kilometroetako erorikoan izan dira eta taldekideen laguntza behar izan dute helmugaratzeko.

  • Tropela etapa hasieran. EFE

    Tropela etapa hasieran. EFE

Mark Cavendish (Dimension Data) izan da azkarrena Abu Dhabiko lehen etapan. Madinat Zayeden hasi eta amaitu da 189 kilometro burutu eta gero. Britainiarrak Andre Greipel (Lotto Soudal) eta Niccolo Bonifazio (Bahrain) gainditu ditu helmugan eta lasterketako lehen liderra da.

Alberto Contador eta Marcel Kittel azken kilometroetan erori dira, eta taldekideen laguntza behar izan dute helmugara helttzeko.