Itxi

Txirrindularitza

kontratu-berritzea

Froomek kontratua berritu du Sky taldearekin 2020ra arte

Erredakzioa

Christopher Froome txirrindulariak denboraldi hau eta beste hiru urte emango ditu Skyn.

  • Chris Froome. Argazkia: EFE

    Christopher Froome. Argazkia: EFE

Christopher Froome txirrindulariak Sky taldearekin berritu du kontratua 2020. urteko abenduaren 31ra arte. Hala jakinarazi du Sky taldeak ostiral honetan. Tourra hiru aldiz irabazi du Froomek eta kontratu-berritzea 2017ko Tourra hasteko egun bat falta denean egin dute ofizial.

"Erabaki erraza izan da. 2010. urtetik egon naiz Sky taldean eta nire etxean nagoela sentitzen dut. Oso pozik nago hemen eta hunkituta nago beste hiru urte Skyn emango ditudalako", esan du Froomek.

 

oomek.