Itxi

Txirrindularitza

Otsailak 6-8

Nairo Quintanak Kolonbia Urrea eta Bakea lasterketan egingo du debuta

eitb.eus

Victor de la Parte gasteiztarrak ere Kolonbiako lasterketatan hartuko du parte Quintanarekin batera.

  • Nairo Quintana. EFE

    Nairo Quintana. EFE

Nairo Quintanak, Movistar Team taldeko izarretako bat, bere herrian jokatuko du denboraldiko lehen lasterketa. Kolonbia Urrea eta Bakea izeneko proban hartuko du parte hain zuzen ere kolonbiarrak.

Boyacako txirrindulariak Italiako Giroa eta Espainiako Vuelta irabazi ditu eta aurten ere erronka handiak ditu.

Berarekin batera Victor de la Parte gasteiztarra izango da Kolonbian. Eusebio Unzue eta Pablo Lastrasen taldea Dayer eta Winner Anacona anaiek, Antonio Pedrerok eta Richard Carapazek osotzen dute.