Itxi

Txirrindularitza

Lehen etapa

Groenewegen, Dubaiko Tourreko lehen liderra

Erredakzioa

LottoNL-Jumbo taldeko txirrindulariak irabazi du lehen etapa, esprintean Magnus Cort Nielsen (Astana) eta Elia Viviani (Quick Step) gaindituta.

5:41

Dylan Groenewegen holandarrak irabazi du Dubaiko Tourreko lehen etapa astearte honetan eta bera da lasterketako lehen liderra. Estreinako etapa Skydive Dubai eta Palm Jumeirah artean egin da, eta 167 kilometroko ibilbidea izan du.

Groenewegenek azken metroetan gainditu ditu Magnus Cort Nielsen (Astana) eta Elia Viviani (Quick Step), helmugarako 150 metro falta zirenean jo duen erasoarekin. Irabazleak, 3 ordu, 51 minutu eta 35 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko.

Asteazken honetan egingo da bigarren etapa. Dubaiko Skydiven hasiko da, eta Ras Al Khaimahen amaituko da, 180 kilometroko ibilbidea izango duelarik.

Lehen etapako sailkapena:

.1. Dylan Groenewegen (HOL/LottoNL-Jumbo)            3.51:35

.2. Magnus Cort Nielsen (DIN/Astana)                d.b.

.3. Elia Viviani (ITA/Quick-Step)                    d.b.

.4. Alexander Kristoff (NOR/UAE)                     d.b.

.5. Nacer Bouhanni (FRA/Cofidis)                     d.b.

.6. Jacob Hennessy (GBR/Mitchelton-BikeExchange)     d.b.

.7. Eric Young (USA/Rally Cycling)                   d.b.

.8. Sonny Colbrelli (ITA/Bahrain-Merida)             d.b.

.9. Andrea Peron (ITA/Team Novo Nordisk)             d.b.

10. Loic Vliegen (BEL/BMC Racing Team)              d.b.

Clasificación general:

.1. Dylan Groenewegen (HOL/LottoNL-Jumbo)            3.51:35

.2. Magnus Cort Nielsen (DIN/Astana)                 d.b.

.3. Elia Viviani (ITA/Quick-Step)                    d.b.

.4. Alexander Kristoff (NOR/UAE)                     d.b.

.5. Nacer Bouhanni (FRA/Cofidis)                     d.b.

.6. Jacob Hennessy (GBR/Mitchelton-BikeExchange)     d.b.

.7. Eric Young (USA/Rally Cycling)                   d.b.

.8. Sonny Colbrelli (ITA/Bahrain-Merida)             d.b.

.9. Andrea Peron (ITA/Team Novo Nordisk)             d.b.

10. Loic Vliegen (BEL/BMC Racing Team)               d.b.