Itxi

Txirrindularitza

Colombia Oro y Paz (5. etapa)

Uranek irabazi du etapa eta Nairo Quintana da lider berria

Erredakzioa

Rigoberto Uranek lortu du garaipena bosgarren etapan, liderraren elastikoa jantzi duen Quintana esprintean gaindituta.

  • Rigoberto Uran. Argazkia: EFE

    Rigoberto Uran. Argazkia: EFE

Rigoberto Uran (EF Drapac-Cannondale) izan da Colombia Oro y Paz lasterketaren bosgarren etapako irabazlea eta bigarren izan den Nairo Quintana (Movistar) da sailkapen nagusiko lider berria.

Pereira eta Solento artean egin da bosgarren etapa eta 163,7 kilometroko ibilbidea izan du. Pixka bat gora egiten izan du iritsierak eta amaiera estua izan du etapak. Lauko multzoan iritsi dira Uran, Quintana, Egan Bernal eta Sergio Luis Henao. Azken metroetan erabaki da irabazlea eta esprintean nagusitu da Rigoberto Uran, Nairo Quinatanri gutxigatik irabazita. Egan Bernal izan da hirugarren eta Sergio Luis Henao, laugarren.

Igandean egingo da azken etapa eta Nairo Quintana liderrak, 3 segundoko abantaila du Uranekiko (bigarren) eta lau segundo ateratzen dizkio hirugarren postuan den Henaori.