Itxi

Txirrindularitza

Igandean

Sagan, Avermaet eta Gilbert lehian, Flandriako Tourrean

Agenitziak | Erredakzioa

Ibilbideak 267 kilometro ditu Amberes eta Oudenaarde arten, 18 horma eta galtzada-harrizko 13 tarterekin.

  • Peter Sagan. Argazkia: Efe.

    Peter Sagan. Argazkia: Efe.

Philippe Gilbert, Greg Van Avermaet, Peter Sagan eta Michal Kwiatkowski dira Flandriako Tourreko 102. Edizioa irabazteko faboritoetako batzuk. Lasterketa txirrindularitza munduko bost monumentuetako bat da eta igandean jokatuko dute. Alejandro Valverdek ez du partehartuko.

Flandriara klasikoetan hobeen aritzen diren txirrindulariak joaten dira. 267 kilometroko ibilbidea egingo dute Amberes eta Oudenaarde artean, 18 horma eta galtzada-harrizko 13 tarterekin.

Faborito asko daude, asko baitira sasoi betean dauden txirrindulariak.

Philippe Gilbert (Quick Step) iazko irabazlea ere bertan zango da. Iaz 55 kilometroko ihesaldia egin zuen, eta berarekin batera taldekide indartsuak izango dira: Yves Lampaert Flandrian Zehar klasikoko irabazlea, eta Niki Terpstra, E3 Harelbekeko irabazlea.

Aurkari gogorrak izango dituzte aurrean, Peter Sagan (Bora) tartean, iragan igandean Gante-Wegelvem lasterketa irabazi zuen munduko txapeldunak.

Kontuan hartzeko beste izen batzuk ere badira: Greg Van Avermaet (BMC) olinpiar txapelduna, Michal Kwiatkoski (Sky) Algarve eta Tirreno-Adriatikoa irabazi berrid tituen poloniarra, eta Tiesj Benoot (Lotto Soudal) Strade Biancheko irabazlea.