Itxi

Txirrindularitza

Bick Bank Tour

Fabio Jakobsenek irabazi du Bick Bank Tourraren lehenengo etapa, esprintean

eitb.eus

Herbeheretarra Kittel eta Ewan baino azkarrakoa izan da, eta Eneco Tourraren lehen liderra izango da.

  • Fabio Jakobsen, esprintean irabazle / Justin Setterfield-Getty Images.

    Fabio Jakobsen, esprintean irabazle / Justin Setterfield-Getty Images.

Fabio Jakobsenek (Quick-Step Floors) irabazi du Bick Bank Tourraren 1. etapa. Herbeheretarra da lehenengo liderra.

Txirrindulariek 177,3 kilometroko bidea egin dute, Heerenveen eta Bolsward artean, Herbehereetan. Etapa esprintean bukatu da, eta azken kilometroan izandako eroriko batek markatu du.

Azkarrena Jakobsen izan da. Marcel Kittelen (Katusha Alpecin) eta Caleb Ewanen (Mitchelton-Scott) aurretik.

Jakobsenek eramango du liderraren maillota 12,7 kilometroko erlojupekoan, asteartean.

1. ETAPAKO SAILKAPENAK