Itxi

Txirrindularitza

2019ko denboraldia

UCI World Tourreko lehenengo proba, hastear

eitb.eus

Astearte honetan abiatuko du UCIk World Tourreko egutegia, Adelaida hirian hasi, eta hiri bereko portuan seguruenik esprintean amaituko den Down Under Tourreko lehenengo etaparekin.

  • Artxiboko irudia

Down Under Tour Australiako probak emango dio hasiera astearte honetan UCI World Tourreko 2019ko egutegiari, Adelaida hirian hasi, eta hiri bereko portuan seguruenik esprintean amaituko den etaparekin.

Lehenengo etapa Adelaida hiriko erdigunean abiatuko da, eta bigarren mailako mendate puntuagarri bat eta tarteko bi esprint izango ditu 129 kilometroko ibilbidean.

2019ko Down Under Tourreko egutegia eta etapak:

- 1. etapa (urtarrilak 15, asteartea): Adelaida (129 km)

- 2. etapa (urtarrilak 16, asteazkena): Norwood - Angaston (122.1 km)

- 3. etapa (urtarrilak 17, osteguna): Lobethal - Uraidla (146.2 km)

- 4. etapa (urtarrilak 18, ostirala): Unley - Campbelltown (129.2 km)

- 5. etapa (urtarrilak 19, larunbata): Glenelg - Strathalbyn (149.5 km)

- 6. etapa (urtarrilak 20, igandea): McLaren Vale - Willunga Hill (151.5 km)