Itxi

Txirrindularitza

Andaluziako Itzuliko 1. etapa

Fuglsangek irabazi du lehen etapa, Landaren aurretik, eta lider jarri da

AGENTZIAK | EEREDAKZIOA

Txirrindulari arabarra irabazlearengandik sei segundora helmugaratu da, denboraldi honetako bere lehen lasterketan.

  • Jakob Fuglsang eta Mikel Landa, ahalegin betean

    Jakob Fuglsang eta Mikel Landa, ahalegin betean. Argazkia: EFE

Jakob Fuglsang (Astana) txirrindulari danimarkarrak irabazi du Andaluziako Itzuliko 66. edizioko lehen etapa, Alhaurin de la Torre (Malaga) eta Grazalema (Cadiz) artean jokatu dena. Haren atzetik helmugaratu da Mikel Landa (Barahin - McLaren) gasteiztarra, azken kilometroetan biak elkar hartuta ihesean ibili ostean.

Pello Bilbao bizkaitarra, Landaren taldekidea, bosgarren izan da, 27 segundora. Ion Izagirre ormaiztegiarra (Astana) ere lehen hamarren artean sartu da (seigarren, 30 segundora).

Fuglsangek eutsi egin dio Landak Las Palomas mendatean, helmugarako hamaika kilometrora, egindako erasoari. Bat egin ostean, ederki konpondu dira biak eta 35 segundoko aldea zabaldu dute berehala, azken 5 kilometroetan minutu batera handitu dena.

Bien artean jokatu dute etapako garaipena, eta zeregin horretan indartsuago agertu da danimarkarra. Azken aldapa batean erritmoa aldatu du, eta zuzenean joan da helmugara. Bertan, 6 segundoko aldea atera dio arabarrari. Batak zein besteak gaur ekin diote denboraldiari.

Ostegun honetan, Andaluziako Itzuliko bigarren etapa jokatuko da, Sevilla eta Iznajar (Kordoba) artean jokatuko dena (198,7 kilometro).