Txirrindularitza
Aste honetan
Euskaltel-Euskadik Italiako 4 klasiko jokatuko ditu
EITB MEDIA
Toscanako Giroan, Sabatini Kopan, Pantani Memorialean eta Mateotti Sarian hartuko du parte euskal taldeak.
-
Euskaltel-Euskadi, Italian. Argazkia: EFE
Espainiako Itzulia bukatuta Euskaltel-Euskadik beste erronka batzuk ditu aste honetan bertan.
David Etxabarri kirol-zuzendari dutela asteazkenean Toscanako Giroan, ostegunean Sabatini Kopan, larunbatean Pantani Memorialean eta igandean Mateotti Sarian hartuko du parte euskal taldeak.
Talde laranjan Antonio Angulo, Iker Ballarin, Gari Bravo, Unai Cuadrado, Txomin Juaristi, Juanjo Lobato eta Gotzon Martin ziklistak izango dira lau lasterketetan parte hartzeko.
"Karrera horietara gogotsu goaz, Vueltan erakutsitako ilusio bera erakusteko asmoz. Taldea nahiko orekatua da eta lasterketak ezagutzen ditugu, beraz ondo egin dezakegula uste dut", adierazi du Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko kirol-zuzendariak.