Itxi

Txirrindularitza

AUSTRALIAN

Grace Brownek Down Under Tourreko azken etapa eta sailkapen nagusia bereganatu ditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Australiarrak 13 segundoko aldea atera dio Amanda Pratt herrikideari behin betiko sailkapenean.

  • Grace Brown, besoak gora dituela 3. etapako garaile gisa.

    Grace Brown, besoak gora dituela 3. etapako garaile gisa. Argazkia: EFE

Grace Brown (FDJ Suez) australiarrak irabazi du emakumezkoen Down Under Tourreko hirugarren eta azken etapa, eta, horrek sailkapen nagusia ere bereganatzea ekarri dio, hiru urteren ondoren itzuli den proban.

Adelaida eta Campbelltown arteko 93,2 kilometroko etapan erasoak izan dira egun osoan zehar, baina amaierarako kilometro gutxira kokatuta zegoen igoera batean erabaki da proba.

Amanda Spratt australiarrak (Trek - Segafredo) erasoa jo eta abantaila txiki bat lortu du. Ondoren, Brownek bat egin du harekin bat, eta biak batera abantaila txiki batekin iritsi dira helmugako azken zuzenbidera. Bi txirrindularien arteko esprint luzean, Brownek ez dio aukerarik eman Spratti eta garaipena lortu du.

Tropela 13 segundora iritsi da, eta, ondorioz, Brownek sailkapeneko garaipena ere lortu du. Spratt bigarren izan da bai etapan, bai sailkapen nagusian, 10 segundora. Azkenik, Georgina Williams (EF Education-TIBCO-SVB) zeelandaberritarra hirugarren izan da etapan, baita sailkapenean ere, irabazlearengandik 19 segundora.

3. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - BROWN Grace (FDJ - SUEZ) 2:37:11

2 - SPRATT Amanda (Trek - Segafredo) d.b.

3 - WILLIAMS Georgia (EF Education-TIBCO-SVB) +0:13

4 - DE FRANCESCO Danielle (Zaaf Cycling Team) d.b.

5 - ROSEMAN-GANNON Ruby (Team Jayco AlUla) d.b.

6 - NEYLAN Rachel (UniSA-Australia) d.b.

7 - CHRISTIE Henrietta (Human Powered Health) d.b.

8 - STEELS Claire (Israel Premier Tech Roland) d.b.

9 - DOEBEL-HICKOK Krista (EF Education-TIBCO-SVB) d.b.

10 - WYLLIE Ella (New Zealand) d.b.

 

BEHIN BETIKO SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - BROWN Grace (FDJ - SUEZ) 8:03:29

2 - SPRATT Amanda (Trek - Segafredo) +0:10

3 - WILLIAMS Georgia (EF Education-TIBCO-SVB) +0:19

4 - ROSEMAN-GANNON Ruby (Team Jayco AlUla) +0:28

5 - DOEBEL-HICKOK Krista (EF Education-TIBCO-SVB) +0:29

6 - DE FRANCESCO Danielle (Zaaf Cycling Team) +0:35

7 - CHRISTIE Henrietta (Human Powered Health) d.b.

8 - WYLLIE Ella (New Zealand) d.b.

9 - NEYLAN Rachel (UniSA-Australia) d.b.

10 - SMITH Abi (EF Education-TIBCO-SVB) +0:38