Txirrindularitza
Europako Txapelketa
Eukene Larrartek 10. postua lortu du Madison modalitatean
I. G. | EITB Media
Horrez gain, tolosarrak zilarrezko domina batekin Scratch modalitatean, taldekako jazarpenean Espainiako errekorra gaindituz eta Omniumen 11. postua lortuz osatu du txapelketa.
-
Eukene Larrarte eta Laura Rodriguez taldekidea. Argazkia: @RFECiclismo
Eukene Larrartek 10. postuan amaitu du Madison modalitatea, Laura Rodriguez taldekidearekin batera, Grenchenen (Suitza) jokatu den Pistako Europako Txapelketan.
Tolosarrak txapelketa handikiro hasi zuen, Scratch modalitatean zilarrezko domina lortuz joan den asteazkenean, Maria Martins portugaldarraren atzetik amaitu ondoren.
Gainera, Larratek Espainiako errekorra lortu zuen taldekako jazarpenaren ostiralean, Tania Calvo, Laura Rodriguez eta Isabel Ferrerasekin batera 4:26.621eko denbora eginda.
Omnium kategorian 11. postuan geratu zen, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetarako sailkatze prozesuari hasiera ematea ahalbidetzen diona.
Eta igande honetan osatu du bere lehiaketa, Madison modalitatean 10 onenen artean sailkatuz.
Bestalde, Ziortza Isasik 15. postuan amaitu zuen puntuazio-proba.